PROIEKTU PILOTUA

2010-2011 ikasturtean proiektu pilotu xume bat garatu zen, honako ezaugarri hauek zituena:

  • Programa pilotu bat izatea, nola ikasleei hala irakasle eta gurasoei zuzendutako ekintzak dituena, honako hauetan:
    • Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailan Erriberako 3 ikastetxetan:
      • Tuterako Griseras eskola publikoan.
      • Tuterako Anunciata ikastetxean.
      • Funeseko eskola publikoan.
    • DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailetan Zizur Nagusiko bigarren hezkuntzako institutuan.
  • Irakasleen informazio eta sentiberatzea Nafarroako hezkuntza zentroetako irakasleentzako laguntza zentroen bidez eta elkarbizitza arduradunen bidez.
  • Nafarroako ikastegi GUZTIETAKO gurasoentzako informazioa eta sentiberatzea.
  • Egoera txosten bat eta premien txosten bat lantzea.

PROIEKTUAREN ONDORIOAK

Programa pilotu honen bidez, Nafarroako Gobernuak azpimarratu egin nahi zuen premiazkoa dela hezkuntza komunitatea sentiberatu eta heztea segurtasun kontuetan IKTetan (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), eta haiei jakinaraztea zein garrantzitsu den lan ingurune seguruak izatea eta jarrera aktibo bat izatea interneteko segurtasunari dagokionez.

Era berean, inplikatu guztiengandik atzerainformazioa lortu nahi zen ekintzen egokitasunaz, hartara haiek zabaldu ahal izateko Nafarroako Foru Erkidegoaren gainerako ikastetxeetara.

Kanpaina egin ondoren, honako ondorio hauek atera ditzakegu:

  • Hainbat ikastetxek onartu dute ekimena, eta proiektu piloturako aukeratutako ikastetxeen zuzendaritzek prestutasuna agertu dute proiektu pilotuaren aurrean, bai erraztasun handiak eman ere jarduerak gauzatzeko orduan.Elevada aceptación de la iniciativa por parte de los centros educativos con muy buena disposición por parte de la dirección de los colegios seleccionados para el proyecto piloto, aportando todo tipo de facilidades para la ejecución de las actividades.
  • Ikastetxeetako irakasleek erantzun ona izan dute hartutako informazioaren aurrean, eta beharrezko ikusten dute informazio eta sentiberatze kanpaina mota hau.
  • Eskola ikasleen artean ikusi da oso txikitandik hasi direla IKTak erabiltzen komunikabide gisa, batez ere Messenger eta gizarte sareen bidez, eta horrek beharrezko egiten du gure adingabeak informatzea tresna erabil dezaten baino lehen.
  • Bisitatu diren ikastetxe guztietan sumatu egin dira ikasleen artean nortasun faltsuen kasuak eta irainak hartzea mezularitza zerbitzuetan, eta horrek pentsarazten digu beharrezkoa dela gauzatzen eta zabaltzen jarraitzea ekintza mota hau hezkuntza komunitate guztira, Nafarroako geografia osoan barrena.
  • Ikasleek oso balorazio ona egin dute, gaiak haien interesa piztu du, eta horixe islatu dute saio guztietan sortutako galdera kopuruak eta eztabaida anitzek.Valoración muy positiva por parte del alumnado. El tema ha suscitado su interés y se ha reflejado en el alto índice de preguntas y debate que se ha generado en todas las sesiones.
  • Deitutako saioetan gurasoen parte hartzea nahiko apala izan da, ikastetxeetan gutunak bidali diren arren.
  • Saioetan izan ziren gurasoek saioen eta haien edukien balorazio bikaina egin dute.Los padres y madres asistentes a las sesiones han realizado una excelente valoración de las sesiones y su contenido.

Azken ondorio gisa, beharrezkotzat jo izan da sentiberatasun kanpainak egiten jarraitzea Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza komunitate guztiarentzat, prebentzioaren alde egin da segurtasun informatikoaren alorreko kontuetan, eta etorkizunean sortuz joan daitezkeen tresna berriak, zaurgarritasunak eta mehatxuak ezagutaraztea, azken helburua izanik konfiantza sortzea IKTen erabileran, eta lanabes teknologikoen alde ona erakustea, prebentzioa eta informazioa premisa bakartzat hartuta.