ARRISKU MOTAK

1.    Abusua

2.    Eduki desegokietarako sarbidea

Sarearen bidez, eduki desegokiak zabaltzen dituzten webguneetara sartzeko atea zabalik dute adingabeek (indarkeria, terrorismoa, pornografia, sektak, talde xenofoboak edo ohitura ez-osasungarriak). Halako arazorik ez izateko, badira zenbait irtenbide, hala nola edukien iragazkiak instalatzea.

Edonola ere, kontuan hartu beharra dago iragazkirik onena gazteekin elkarrizketa egitea dela, balizko arriskuez ohartarazteko. Azken batean, arlo honi begirako gomendioak eta badaezpadako neurriak ez dira bizimodu “ez-birtualean” eman beharrekoez oso bestelakoak. Iragazkiak dohainik deskarga daitezke segurtasuneko doako baliabideak eskaintzen dituzten webguneetatik, hala nola, Industria Ministerioko INTECOren (Komunikazioaren Teknologien Institutua) mendeko Internautaren Segurtasun Bulegoaren orrialde honetatik.

3.    Sexu jazarpena edo groominga
Grooming deritzo pertsona heldu batek haur batekin internet bidez adiskidetasunezko loturak ezartzeko nahitako ekintzaren bat egiteari, honako helburu hauekin: adingabe baten irudi erotiko edo pornografikoen bidez sexu asetasuna lortzea edo sexu elkartze baterako prestatzea, haurren kontrako abusuen bidez agian.

  • Grooming kasu bati buruzko bideoa, inetsegura bidez. Bideo horretan ikus daiteke nola sar daitekeen neska adingabe bat ihesbide zaileko zurrunbilo batean.
  • Quenoteladen.com webgunea, Asociación Protégeles elkartearena. Groomingari buruzko informazioa ematen du, eta hura salatzeko tresna egokia da, halaber.

4.    Pribatutasunaren kontrako mehatxuak. Adibidez, sextinga
Gaur egun pribatutasunaren kontrako urraketei dagokienez gazteek duten mehatxu nagusietako bat “sexting” deritzona da; hau da, sexu edukiko argazkiak eta bideoak beste pertsona batzuei igortzea –oro har, igortzaileak berak sortutakoak–, telefono mugikorren bidez eta gizarte sareen bidez, hartzaileek irudi horiek hedatuko dituztelakoan. Sexting kasu bat erakusten duen bideoa, OSI menores erakundearena.

5.    Delitu ekonomikoak eta iruzurrak
Teknologiak finantza eragiketak egiteko erabiliz gero, arriskuan egon gaitezke, baldin eta hartu beharreko babes neurriak hartzen ez baditugu; adibidez, antibirusak eguneratuta dituzten ordenagailuak erabiltzea, sistema eragileak eguneratuta edukitzea, banku plataformen orrialde seguruetan sartzea, etab. Iruzurrak erabiltzaileekiko zuzeneko bi ondorio ditu: batetik, galera ekonomikoa, zibergaizkileak bere helburua lortuz gero; eta, bigarrenik, iruzurraren biktimak jasan dezakeen konfiantza galera, gure eragiketak egitera bankura itzularaz gaitzakeena.

6.    Arrisku teknikoak
Ordenagailua babestuta eduki behar da, antibirus eguneratu batekin; antibirusak dohainik deskarga daitezke segurtasuneko doako baliabideak eskaintzen dituzten webguneetatik, hala nola, Industria Ministerioko INTECOren (Komunikazioaren Teknologien Institutua) mendeko Internautaren Segurtasun Bulegoaren orrialde honetatik.

7.    Ziberbullyinga

Ziberbullying deritzo eskolako kideen artean baliabide digitalen bitartez egiten den jazarpenari.

Childnet International erakundearen bideoa, ziberbullyingeko kasu bat erakusten duena (http://www.youtube.com/watch?v=Sm9xAWZPXbU&feature=related )

Guraso garen aldetik, adi egon behar dugu gure seme edo alabek jazarpena jasaten ote duten sumatzeko; eta sarearen edo telefono mugikorraren bidez edonolako jazarpena jasaten dutela hautemanez gero, funtsezkoa da egoera hori lehenbailehen konpontzea eta jazarpena jasan duenarengan izandako eragina ahal den neurrian deuseztatzea.


 Ziberbullyinga…

imagen irakasleak 03

imagen irakasleak 04

  • Erakunde espezializatuetara jotzea, haiek informazioa eman diezaguten, baldin eta ikastetxean bertan egoerari konponbiderik ematerik ez badaukagu. http://www.protegeles.com/

imagen irakasleak 05