LEGE ARAZORIK EZ IZATEKO GOMENDIOAK

Legeak pertsonen eskubideak babesteko balio du, eta erakundeek legeak bete daitezen zaintzen dute. Internet bidez kalte egin badizute, legeak babestu egingo zaitu, eta arau-hauste bat egin baduzu eta gainerakoak errespetatzen ez badituzu, legeak dagozkion zigorrak ezarriko dizkizu.

  • SAREKO ERABILTZAILEEN KONTRAKO LEGE HAUSTE OHIKOENAK:
  • Mehatxuak: norbaitek beste pertsona bati jakinaraztea kalte egingo diola.
  • Kalumniak eta irainak: ohorearen kontrako delituak dira, norberaren estimuan eragina dutelako.
  • Intimitatearen kontrako delituak: norberaren esparru pertsonalaren parte denaren kontra joatea. Legeak gure datu pertsonalak babesten ditu.
  • Terrorismoaren apologia: talde armatuei eta erakunde terroristei atxikimendua adieraztea da.
  • Sexu askatasunaren kontrako delituak: norbaiti sexu izaerako jokabide batean parte har dezan eskatzea eta horrela biktima objektiboki eta larriki beldurtu, erasotu edo umiliatzea.

 

  • ONDAREAREN KONTRAKO LEGE HAUSTE OHIKOENAK:
  • Lapurreta elektronikoa eta iruzur informatikoa: Ondasunak kentzea jabearen baimenik gabe. Lapurreta izango da “indarrez” egiten bada. Iruzur egitea da norbait engainatu eta kalte ekonomikoa eragitea. Adibidez, banku engainuaren bidez.
  • Kalteak (Cracker): Legez debekatuta dago besteren datu, programa edo dokumentu elektronikoak suntsitzea, aldatzea edo ezgaitzea.
  • Jabetza intelektualaren kontrako delitua: legeak zigortu egiten ditu jabetza intelektuala duten lanak irabazi asmoarekin kopiatzen eta banatzen dituztenak.
  • Industria jabetzaren kontrako delituak: industria jabetzaren eskubideak urratzea, adibidez markak faltsututa.

 

  • GURE SEME ALABEK JAKIN BEHAR DUTENA, LEGEZKOTASUNAREN MUGAN BADABILTZA
  • Internet ez da anonimoa. Interneten kalean baino errazago aurki daitezke delituak, beti aztarnak gelditzen direlako.
  • Legea beti aplikatzen da, kasu guztietan.
  • Internet denon topalekua da, eta bertan, norbaitek gehiegikeriaren bat jasaten badu, legeak babestu egingo du eta bere burua defendatzeko aukera izango du.
  • Arazo bila ez ibili arren, ezezagunek arazoak ekar ditzakete.
  • Interneten irismena dela eta, egiten dugunaren eragina biderkatu egiten da. Hau da, zigorrak handiagoak dira.
  • Erantzukizun penalaz gain, zigor ekonomikoak ere ezartzen dira.
  • Txantxek sarritan esku artetik ihes egiten dute.
  • Ezer egin aurretik, ongi pentsatu behar da, sarean dena erregistratuta gelditzen delako.

 

  • EZ BADUZU NAHI SEME ALABEK ARAZOAK IZATEA, EUREN BURUAK ETA GAINERAKOAK BABESTU BEHARKO DITUZTE:
  • Begirunez eta jendetasunez jokatuta. Netiketaren erabilera.
  • Aurrez aurre inoiz egingo ez lituzketen gauzak eginda.
  • Zuhur jokatuz, ezer egin aurretik egoera berriei erreparatuz.
  • Leku eta pertsona gatazkatsuak saihestuz.
  • Interneten idazten den guztia edonork ikus dezake. Pribatutasuna konfiguratu behar da.
  • Datu pertsonalak eta interneteko zerbitzuetan sartzeko pasahitzak babestu behar dira.
  • Web kameraren erabilera mugatu behar da.
  • IKT gailuak software gaiztoetatik babestu behar dira.
  • Kontaktuen sarea babestu behar da.
  • Jarrera kritikoa izan behar da.

 

  • ZURE SEME ALABEK BIDEGABEKERIAK ETA ABUSUAK JASATEN BADITUZTE
  • Pertsona edo egoera gogaikarriak saihesten saiatu beharko dute.
  • Probokazioei ez erantzuten saiatu beharko dute.
  • Xantaiaren aurrean, inoiz ez da amore eman behar.
  • Jazarpena etengabea bada, frogak gorde behar dira eta jazarleari jakinarazi behar zaio delitu bat egiten ari dela. Jazarpena salatu behar da gertatu den plataformaren aurrean (Tuenti, Facebook, lineako jolasak). Jazarpena larria eta arriskutsua bada, salaketa jarri behar da.

 

Nafarroako Gobernuaren “Pantallas Amigas” webguneko “e-legales” gidaliburutik ateratako testua.

 

imagen familiak 13

 

Informazio gehiago nahi baduzu: