ARRISKU MOTAK

1.    Neurrigabeko erabilera

 

2.    Egokiak ez diren edukiak

Sarean, egokiak ez diren edukiak dituzten web orrietan sar daitezke adingabeak (indarkeria, terrorismoa, pornografia, sektak, talde xenofoboak edo ohitura ez-osasungarriak).
Arazo hori badugu, zenbait neurri har ditzakegu, hala nola edukien iragazkiak jartzea.

Hala ere, iragazkirik onena da gazteekin hitz egitea eta halako orrietan sartzeak berekin dakartzan arriskuen berri ematea. Horrelakoetan, seme-alabei eman beharreko gomendioak bizitza “ez-birtual”ean ematen dizkiegunen antzekoak dira, eta baita hartu beharreko neurriak ere.

Doako segurtasun iragazkiak jaitsi ditzakegu hainbat web orritatik, hala nola Industria Ministerioko INTECOren (Telekomunikazio Teknologien Institutu Nazionala) mendeko Internautaren Segurtasunerako Bulegoaren www.osi.es/recursos/utiles-gratuitos webgunetik.

 

3.    Sexu jazarpena edo groominga

Groominga: heldu batek neska-mutiko batekin adiskidetasun loturak ezartzeko internet bidez nahita egindako ekintzak dira, adingabearen irudi erotikoen edo pornografikoen bidez asetasun sexuala lortzeko helburuarekin egindakoak; sexu harremanak izateko prestaketa moduan ere erabiltzen da, normalean jazarpenaz baliatuta.

 

4.    Pribatutasunaren aurkako mehatxuak. Adibidez, sextinga

Gaur egun, gazteen pribatutasunaren aurkako mehatxu larrienetako bat “sexting”a da: telefono mugikorraren eta sare sozialen bidez eduki sexuala duten argazkiak eta bideoak bidaltzea, oro har igorleak berak egindakoak, eta ondoren, beste pertsona batzuek zabaltzea.

Sexting kasu bati buruzko bideoa, Internautaren Segurtasunerako Bulegoak (Adingabeak) egindakoa.


5.    Delitu ekonomikoak eta iruzurra

Finantza eragiketak egiteko teknologia berriak erabiltzen baditugu, zenbait neurri hartu beharko ditugu, arriskuak saihesteko; adibidez, ordenagailuan birusen kontrako programak instalatu eta eguneratuta mantendu behar dira, sistema eragileak eguneratu behar dira, edo banku plataformetako orrialde seguruak erabili behar dira, besteak beste.

Iruzurrak bi ondorio zuzen ditu erabiltzaileengan: batetik, galera ekonomikoak, zibergaizkileak bere helburua lortzen badu; eta bestetik, iruzurraren biktima izan ondoren konfiantza galtzea, eta ondorioz, transferentziak banketxetik bertatik egiten jarraitzea.


6.    Arrisku teknikoak

Ordenagailua babesteko birusen kontrako programak instalatu eta eguneratuta mantendu behar dira. Birusen kontrako programak doan jaitsi daitezke hainbat web orritatik, hala nola Industria Ministerioko INTECOren (Telekomunikazio Teknologien Institutu Nazionala) mendeko Internautaren Segurtasunerako Bulegoaren www.osi.es/recursos/utiles-gratuitos webgunetik.


7.    Ziberbullyinga

Ziberbullyinga esaten zaio ikasleen artean bitarteko digitalen bidez gauzatzen den jazarpenari.


Guraso garen aldetik, adi egon behar dugu, gure seme-alabek jazarpena jasan dezaketelako sarean edo telefono mugikorraren bidez. Horrelakorik gertatzen bada, lehenbailehen hartu behar dira neurriak, jazarpenak izan ditzakeen ondorioak minimizatzeko.