HEZKUNTZA PREBENTZIOA DA

Familiak!   Dagoeneko ez dago atzera egiterik. Komunikazioaren teknologia berriak eta internet hemen daude, eta gelditzeko asmoarekin etorri dira.
Eta egoera horren aurrean, helduok ildo bakar batean egin dezakegu lan, hezkuntzaren ildoan. Izan ere, horixe da internet behar bezala ez erabiltzearen ondorioz gerta daitezkeen ezustekoak saihesteko modu bakarra.

ARRAZOIBIDE POSITIBO BAT

Hazteko aukera bat

imagen familiak 01Teknologia berriek zenbait balio bultza ditzakete, eta era horretan, helduok izan ez ditugun aukerak eta trebetasunak eskura ditzakete gure seme-alabek. Azken batean, sortzaileagoak, autodidaktagoak, ekintzaileagoak… izango dira.

Teknologiak, tresna onuragarriak

Teknologiek aukeraz betetako mundu bat eskaintzen digute: aisialdia, informazioa eta komunikazioa. Baino aukerez gain, arriskuak ere badaude, eta arrisku horiek ezagutu egin behar dira, minimizatu ahal izateko.