SARRERA

Nortasun digitala gu interneten garena definitzen duen kontzeptua da. Zuetako askok pentsatuko duzue guztia kontrolpean duzuela sare sozialetan; modu egokian dituzue konfiguratuta pribatutasun kontrolak, kontrolatzen duzue sarera igotzen dituzuen argazkiak eta asko zaintzen duzue zuen hizkera komunikatzeko orduan. Hori guztia oso ondo dago, baina… gainerakoek modu berean kontrolatzen dituzte zuen datuak, zuen argazkiak? Kontrolpean al duzue zuen nortasun digitala?

imagen nortasun digitala 01

Gogoratu eskubidea duzula zure datu pertsonalak babes ditzaten, eta gainerakoen datu pertsonalak babesteko betebeharra duzula.

Horretarako, kontuan izan behar dituzu hainbat alderdi internetetik mugitzen zarenean; gainerako artikuluetan proposatzen dizkizugun gomendioei jarrai diezaiekezu.